Azken egun hauetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak martxan jarri nahi duen testuliburuen  maileguari buruzko albiste ugari entzun dira eta medioetan artikulu ugari idatzi dira gai honi buruz. Hauetako bat edo bi irakurriz uste dut okerreko eztabaidatan ari garela.

Nire ustez eztabaida ez dago editoreen edo liburu saltzaileen negozioen jarraipenean. Sektore hori berrikuntza beharrean badago hori ez da testuliburuak maileguz emango direlako. Hori beste arazo bat da.

Irakurritako testuetan ia ez dago ume edo gaztetxoen  hezkuntzarekiko ardura erakusten duten adierazpenik. Eta nire galderak bi dira: derrigirrezkoak dira testuliburuak? eta pedagogikoki mailegua ona da? Niretzako galdera bien erantzunak ezezkoak dira. Beharrezkoak direnak eredu pedagogiko osoak dira.

Irakurritako artikuluei gainera, antigualeko kutsu zaharkitu bat darie eta software librea eta pribatiboaren harteko eztabaidarekin antza handia du. Azken baten kontzeptuak, prozedurak eta baloreak lantzeko bideek dute garrantzia eta ez beraiek kontzeptu, prozedura edo balore direlako soilik.

Bestalde hezkuntza prozesuak jorratzeko, zertarako behar ditugu testuliburak beste era askotako herramintak baditugu? Nire ustez hezkuntzan berrikuntza lantzeko tresnak behar dira (eta bereziki inbertsioak eta denborak). Eta esperientziak egon badaude.

Ikusi bestela Jakintza ikastolako Jakinstein proiektua edo Bilboko La Salleko Inguruko klaseak zelan ematen diren  edo Telematikako klaseak Txorierriko Politeknikoan. Ez dut uste hiru gela hoietan testuliburuen maileguak arazo handirik ematen dietenik.

Eta oraindik badago zer ikasi; orain egun batzuk irakurri nuen beste artikulu bat non esaten zuten hego Afrikako curriculuma wiki baten bidez osatzen ari zirela irakasle guztien partehartze irekiarekin, eta gu mokoka ganorazko curriculum bat egiteko. Hau da berrikuntza lantzeko beste era bat.