Barikutik domekara Bermeon Arrain Azoka ospatu da. Azoka hau itsasoko gaiei buruzko erakusketa ederra izaten da eta aukera asko eskeintzen ditu asteburu osoan: hitzaldiak, pintxoak, frabiketara bisita gidatuak, tanborrada, kale animazioa, eta abar. Herria bisitariz beteta egon da, gehienbat zapatuan.
Dana dala, autengo edizinoan gehien arritu naben gauzek aipatzekotan honexek aipatuko neukez:
- Bermeotarren artean egun honeek hartu daben jaigiro indartsua. Zapatuan topera egon zan.
- Portuan amarratuta dagoen baleontzi berria.
- Portu zahar berrian sortzen dan giroa. Ze polita geratu dan!!!
Argazki gehiago BubbleShareri esker.
