Gaur goizean kotxean lanera nindoan irratia entzuten eta albiste batek harritu egin nau. Perretxiko eta Zinema Festibal ugari dakarren udazken honetan, Pariseko Centre Georges Pompidou-k urrian "Le mouvement des images" erakusketa aukezten du, eta bertan mugikor edo segapotoekin egindako filmak egongo dira ikusgai.

Baina nire harridura maila gaindiezina zela pentsatzen nuenean, ara non datorren nire ikaslea den Jon Ander eta esaten didan ea ikusi dudan Star Wars filma ASCII kodean egina. Pelikula ikusteko Interneteko konexioa izan behar duzu eta telnet saio bat ireki behar da zerbitzari batean. Horretarako Windows erabiltzen baduzu klikatu Inicio –> Ejecutar. Lehioan cmd komandoa idatzi eta emon enter. Zabaltzen den lehio beltzean idatzi telnet 193.202.115.241 eta gozatu!!

Linuxen zabaldu terminal bat eta telnet komandoa idatzi.

 Harrituta? Zenbat orduko lana izango ote da?