Orokorrak
2006ko Urriak 9
Bakio mugitzen ari da. Atxulo elkartearen aurkezpena.

Gaur, urriak 9, aurkeztuko da Atxulo elkartea Bakioko udaletxean. Bertan aurkeztuko dira baita ere SR5 Plan Partzialari egingo zaizkion alegazioak ere. Plan honen asmoa 462 etxebizitza eta golf zelai bat eraikitzea da eta alegazioak naturguneari egiten zaizkion kalteari buruzkoak dira.
Nire aurreko textu batean beste buelta bat eman nahi nion "sostenibilidadearen" arazoari, hau da "sostenibilidade kulturala" ere kontutan hartu behar zala esaten nuen. Ez dakit ados zaudeten. Plentzian ere zerbait antzekoa gertatzen ari dela komentatu didate.
Informazio gehiago lortzeko eta alegazioen alde egiteko www.bakiosos.org webgunea bisitatu ahal duzu.
