Aurreko artikulo batean komentatu nuen nola ikteroak lortu duten blogak eta wikiak batera izatea. Horretarako eta Edublogsek egin duenari jarraituz lortu dut nire wikispaceseko wikia blog honekin uztartzea. Ikusi emaitza blogaren eskumako menuetan. Horretarako, Wikiaren ezkerreko menuan Manage Space aukeratu ondoren, Space badges aukeratuko dugu. Bertan Wikispaceseko banner ugari eskaintzen zaizkigu. Gure helburuetarako azkena aukeratuko dugu, Live Changes Badge. Badge honek wikian egiten ditugun aldaketak blogean agertarazten ditu. Horretarako HTML kodea kopiatuko dugu gero gure blogean itsasteko nahi dugun lekuan.
Emaitza ez da zuzenean lortzen eta ezkerrak eman behar dizkiot Lorenari zeren eta bere CSSri buruzko blogari ezker lortu dut eskumako menuan ikusi ahal duzuen emaitza.
Blogsomen estilo orriak erabiltzen dira beraz wikispaceko kodea bitan banandu behar dugu, batetik estiloak estilo orrian eta bestetik kodea orrialde nagusian.
