Estatu mailako I Espiral Saria irabazi du Euskaljakintza blogak “Blogs de aula” atalean.

Euskaljakintza bloga Maite Goñik zuzentzen du eta Batxillergoko 2. mailako Euskal Hizkuntza eta Literatura gaia jorratzeko erabiltzen du bere ikasleekin Ordiziako Jakintza Ikastolan.

Zorionak Maiteri, zorionak ikasleei, eta baita zorionak IKTeroei.