BLOGOSFERA
2007ko Irailak 5
Non pasatzen dituzte oporrak informatikari euskaldunek?
Ba euskaldun arketipoaren mitoari jarraituz, (euskaldunak langileak, hitzezkoak, zentzudunak,…) ematen du euskal informatikariek bere gelan pasatzen dituztela oporrak lanean (edo gutxienez haririk gabeko konexioa duen hondartzaren baten), bestela ezin dira ulertu irail honetan izan ditugun "nobedadeak":
- Haritz Rodriguezek Euskaltube.com sortu du, euskalgaiei buruzko bideoak ikusteko Youtuberen "klona".
- Davidek Fotoblogak euskaraz (eta beste hizkuntza askotan) egitea ahalbidetzen duen Nirudia.com sortu du.
- Gorkak berriz twitterren euskal replika egiteko aztia izan du eta gainera izen oso polita ipini dio: txioka.net.
Izugarria da ikustea zelan oso baliabide gutxirekin euskal sarea aurrera doan pausu bizkor eta sendoekin.
Euskararen geroa sarean egongo ote da?
