Euskal Telebista Bilbora ekarri dutenetik akatsak ugariak dira: albistegietako bideoak ez dira sartzen, bideoa sartzen denean audioa ez, promoak abisatu barik sartzen dira, eta abar.

Nik lehenago ere komentatu nituen ETBren ajeak baina hauek aldaketaren ajeak izango direla uste dut, bestela…

Dena den, errealizazioan bekarioz beteta daude ala? Edo, ez dira eman beharrezkoak diren ikastaroak tresneri berria ondo erabilteko "airean gaudenean"? 

Iban Arantzabalek beste eguneko Gaur Eguna ebaki behar izan zutela kontatzen digu eta atzoko albistegi biak euskarazkoa eta gaztelerazkoa desastre hutsa izan dira.

Dena den, hobetuko dutelakoan eta  arazoei aurpegi hona ipini behar zaielakoan hemen daukazue Aurkene Iturriozi gertatutakoa.