Euskarazko Wikipedia bultzatzeko ekimena Zientzia Astea dela eta.
Gaur Julenen artikulu bati ezker enteratu naiz autengo Zientzia Astea 2007 ekimena gogo biziz datorrela eta ekintza ugari proposatzen direla Zientza eta Teknologiaren ezagutza zabaltzeko gure gizartean.
Ekintza hoietako bat oso interesgarria iruditu zait (besteak be bai, eh!): Wikipedia Lehiaketa. Bertan euskarazko zientzia eta teknologia artikulu oberenak sarituko dira. Aukera ederra Euskarazko Wikipediari bultzada bat emateko.
Gainera orain dela gutxi Euskarazko Wikipedian ikasleen aldetik errespetu falta eta edozelako tontakeriak idatzi zirela kontutan hartuta (barkatu baina esteka galdu dut!), ekimen interesgarria iruditzen zait baita wikipediaren baloreak bultzatzeko ere.
Dena den kritika bat ere egin behar dut: lehiaketa honetan ez dira kontutan hartu Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak. Zergatik Unibertsitatea erditik dagoen bakoitzean Lanbide Heziketa ahatuta bezala geratzen da?
Urriak 19ko eguneraketa: Bueno, hemen eta han gure teklatxuek ikutuz lortu dugu Lanbide Heziketa ere kontuan izatea lehiaketa honetan. Orain bakarrik falta da gure ikasle eta lankideen partehartzea. Animatu!!!

Euskarazko Wikipedia bultzatzeko ekimena Zientzia Astea dela eta.
Zientzia Atea 2007 dela eta Wikipedia lehiaketa zabaldu da. Informazioa eta kritika txikito bat, konponduko delakoan.
Trackback Egilea: zabaldu.com — 2007ko Octoberk 13 @ 11:48 am
¡Buenas noticias Josu! Las altas esferas han escuchado tu crítica y han sabido rectificar a tiempo
La Formación Profesional también está en el concurso Wikipedia
Comment Egilea: loretahur — 2007ko Octoberk 18 @ 9:39 pm