Bernardo Atxagak, webgunea estreinatu du: atxaga.org. Bertan, sei atal desberdinetan Asteasuko idazlearen informazio ugari aurkitu dezakegu.
Atalak hauexek dira:
- Idazlea: Hemen Atxagaren biografia aurkitu dezakegu.
- Bibliografia: Idazlearen liburu zerrenda osoa.
- Testuak: Poemak, hitzaldiak eta historia laburrak
- Bloga: Idazleak astero idatziko du textu bat bere blogean.
- Argazkiak: Atxagaren argazkiak, liburuen azalak,…
- Albisteak: Idazlearen eginkizunei buruzko albisteak bilduko duen tokia.
Webgunea txukuna iruditu zait, diseinu aldetik oso garbia eta irakurleontzat atalik interesgarriena bloga izango da ziuraski. Bertan, lehen esan dugun moduan, Atxagak astean behin idaztea pentsatzen du eta oraingoz ez du komentariorik onartuko. Pena bat.

Zelango barri ona! Eskerrik asko informaziñogatik!
Comment Egilea: Carmen — 2007ko Octoberk 24 @ 7:33 am