Argazkia: Jabeari itxaroten. Josu Orbe. 2007. Urte berria hasten denean beti egiten dira hurrengo 365 egunetarako (aurten 366, 2008a bisestu bait da)  asmo eta intenzio berrien zerrenda. Gero, aurten gertatu zaidan moduan, asko eta asko ez dira betetzen baina ideiak behintzat hor ibiltzen dira buruan, giraka ta bueltaka.
 
2008rako nire asmoetako bat  zen argazkigintzari denbora tarte bat eskaintzea. Horretarako nire wikian ere atal bat ireki dut nire apuntetxoak gordetzeko eta baita ariketak eta lantxoak eskuragarri izateko.
 
Betidanik gustatu izan zait argazkigintza baina kamera digitala izan arte ez naiz murgildu benetan mundu horretan. Digitalak argazki piloa era merkean ateratzeko aukera eskeintzen dizu eta gustoko argazkiak ateratzeko argazki piloa atera behar dira, praktika moduan.
 
Denboratxu bat daramat argazkiak Flickr-era igotzen eta hori dela eta irailean Schmap Guides-ekoek argazki bat eskatu zidaten beraien Bilboko gidarako. Gauza hauek animatu egiten zaituzte eta gauzak hobeto egiten ikasteko kemena ematen dizute.
 
 Pasadan abenduan Berrian ikusi nuen MASKOTA ETA ANIMALIEN ARGAZKI LEHIAKETA  zabalik zegoela. Sarara (Lapurdi)  egindako osteralditxo batean, goian  agertzen den txakurtxoa ikusi nuen eta argazkia atera nion. Ondoren inoiz egin ez dudana egin nuen: lehiaketara aurkeztu. Gaur publikatu dira emaitzak eta, hirugarren saria lortu dut!
 
 Ez sinestekoa!
 
 Pasadan urtea niretzat Ubuntu urtea izan zen. Uste dut aurten argazkigintzaren urtea izango dela.  Horretarako lana egin behar da, ikasi egin behar da. Ea noizbait National Geographic-eko argazkien modukoak ateratzeko gai naizen.