ARGAZKIAK
2008ko Urtarrilak 2
2008rako nire asmoetako bat zen argazkigintzari denbora tarte bat eskaintzea. Horretarako nire wikian ere atal bat ireki dut nire apuntetxoak gordetzeko eta baita ariketak eta lantxoak eskuragarri izateko.
Betidanik gustatu izan zait argazkigintza baina kamera digitala izan arte ez naiz murgildu benetan mundu horretan. Digitalak argazki piloa era merkean ateratzeko aukera eskeintzen dizu eta gustoko argazkiak ateratzeko argazki piloa atera behar dira, praktika moduan.
Denboratxu bat daramat argazkiak Flickr-era igotzen eta hori dela eta irailean Schmap Guides-ekoek argazki bat eskatu zidaten beraien Bilboko gidarako. Gauza hauek animatu egiten zaituzte eta gauzak hobeto egiten ikasteko kemena ematen dizute.
Pasadan abenduan Berrian ikusi nuen MASKOTA ETA ANIMALIEN ARGAZKI LEHIAKETA zabalik zegoela. Sarara (Lapurdi) egindako osteralditxo batean, goian agertzen den txakurtxoa ikusi nuen eta argazkia atera nion. Ondoren inoiz egin ez dudana egin nuen: lehiaketara aurkeztu. Gaur publikatu dira emaitzak eta, hirugarren saria lortu dut!
Ez sinestekoa!
Pasadan urtea niretzat Ubuntu urtea izan zen. Uste dut aurten argazkigintzaren urtea izango dela. Horretarako lana egin behar da, ikasi egin behar da. Ea noizbait National Geographic-eko argazkien modukoak ateratzeko gai naizen.

Zorionak Josu! Hirugarren saria zure lehengo lehiaketan!! Niri olentzeroan oparitu didate argazkiko kurtso bat
Comment Egilea: loretahur — 2008ko Januaryk 3 @ 1:38 am
Eskerrik asko Lore, ea denon artean zerbait ikasten dugun!
Uste dut M@k ere ikasten zebilela. Agian Foto-Aprendices Elkartea sortu dezakegu
Comment Egilea: Administrator — 2008ko Januaryk 3 @ 9:19 pm
Ze ondo! Zorionak! Hirugarren postua ere..!
Nire betiko asmoetako bat da baina ondino ekin barik… egingo dut noizbait.
Comment Egilea: Carmen — 2008ko Januaryk 6 @ 3:04 pm
Eskerrik asko Carmen.
Saiatu, uste dut asko garela ikasi nahi dugunok, denon artean ikasi dezakegu!
Comment Egilea: Administrator — 2008ko Januaryk 6 @ 11:31 pm