Azkenean heldu da! Nirewiki martxan dago! Behar genuen plataforma dagoeneko prest dago.
Nire* "enporio"-ko azken kimua wikiak sortzeko plataforma dugu eta beste kimu guztiak bezala (Nireblog, Nirudia, NireTV) eleanitza da eta noski euskaraz ere lehenengo egunetik dugu. Gainera uste dut wikiak sortzeko euskarazko plataforma bakarra dugula.
Irakaskuntzan euskaraz aritzen direnentzat hau oso interesgarria eta erabilgarria da. Orain gure wiki osoak euskaraz sortu ditzakegu.
Bestalde, wiki soil bat sortu beharrean Nirewikik taldeak edo komunitateak sortzeko aukera ematen du eta hau bai dala oso interesgarria ikastetxe eta unibertsitateentzat. Dena den beste ezaugarri interesgarri ugari ditu.
Lorenak eta Ketarik lan eskerga egiten ari dira eta laster Nirewikiren kodea liberatu egingo dutela diote GPL lizentziapean. Espero dut honek proiektuari garapen eta bultzada handia emango diola. Oraingoz webgunean zabalik dago funtzionalitateak eskatzeko lekua eta hor zure iradokizunak egin ditzakezu. Dena den proiektuan lagundu dezakezu eta zabalik dago parte hartzeko aukera.
Beste aipamen batzuk sarean:

Eskerrik Asko Josu
Por cierto hoy te han entrevistado en el Derby de ETB a la salida de San Mamés y te han visto en todas las Euskadis
Comment Egilea: Ketari — 2008ko Januaryk 14 @ 12:28 am
Ez horregatik Ketari;-)
Joé lo de la entrevista ha sido un aquí te pillo aquí te mato que no sé ni lo que he respondido! Tengo que verlo otra vez que lo tengo grabado
Uno no sale en la tele todos los días!
Comment Egilea: Administrator — 2008ko Januaryk 14 @ 2:37 pm