Ez dakit zer nolako kontaktuak dituen Sergiok emoticon baina oso denbora gutxitan hirugarren elkarrizketa egin diote paperezko medioetan. Gaur Berriak asteazkenero ateratzen duen Matraka gehigarrian agertzen zaigu gure Sergio. Lehenago Deia-n eta Público-n  ere atera zen eta  komentatu genuen hemen eta hemen.

Dagoeneko ez dago askorik esateko bere tesian agertzen dituen ideietaz, baina gaurkoa irakurrita, berriro ere Rip Van Winkle-ren historia etorri zait burura. Gainera orain dela gutxi  Pilar Etxebarriak  Zibereskola blogean batu zuen bideo bat non Rip gaixoaren historioa agertzen zen. Asko gustatu zitzaidan eta hemen uzten dizuet.