Oso zaila da zure herriaren edertasuna eta dohainak goraipatzea bonba baten zartakoaren burrunba oraindik airean dagoenean, baina atzo, Turismoaren Euskal Agentziak  bultzaturik eta Globalkultura Elkarteak antolatutako Turismo 2.0 lehiaketaren sari banaketa ospatu genuen Barakaldoko BEC-en, Expovacaciones Feriaren barruan.

Euskadiko stand-ean izan zen sari banaketa eta Ricardo eta Jaio aurkezle. Epaimahaia ere ez zen nolanahikoa:  Verónica Cepeda, Mercedes Rodríguez, Javier Vizcaíno, Jorge de la Herrán eta Josi Sierra.

Bestalde sarituak hauek izan ziren:

- Textuetan: Aitor Uriarte Antolín, "Urdaibai, un mar de sensaciones",

- Argazkietan: Iñaki Askasibar, Desde San Anton al Euskalduna, de noche y por la ría, fotografía nº 12.

- Bideoetan: Urtzi Jauregibeitia Martínez, "Subiendo a San Juan de Gaztelugatxe".

- Epaimahaiaren Sari Berezia: Javier Irigoien Martínez, "Hondarribia, el Palacio de Casadevante, y el Hotel Pampinot".

 Ez dugu saririk lortu baina oso ondo pasatu dugu, nire blogosferako auzokide eta lagunekin: Julen, Jaizki, Lorena, Mikel, Iñaki, Nati, Josu Garro, IñakiCarmen, Fernando. Gainera, Javi eta Jorge "personalmente" ezagutu nituen eta M@k-ek zozketatzen zen Wii-a  lortu zuen. Beraz, hurrengo Aprendices taldeko kedada "partidita" batzuk botatzeko izatea proposamen ofiziala egiten dut.

 Dagoneko sarean argazki eta bideo ugari daude. Adibidez Josu Garroren argazkiak, eta Mikel eta M@k-en bideoak.

 Zorionak saritutakoei eta baita antolatzaileoi.