ESLEko Presidentea Legebiltzarrera deitua.
Deustuko Unibertsitatetik eta Txipiri esker, jakin izan dugu zelan Rafa Larreinaren (EA) ekimen bat dela eta ESLEko presidentea den Dani Armendariz deitua izan dela Industri, Merkataritza eta Turismo komisioaren aurrera, bertan azal dezan zertan den software librearen enpresen negozioa eta egoera gaur egun Euskadin.
Azken denboraldiko albisteak ikusita (ikusi batzuk hemen: bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi,…) ematen zuen gure politikilloekin ez zegoela zer egiterik administrazioan estandar irekiak erabiltzeari buruzko gai honetan; baina Larreina jaunaren proposamenak eta baita Mendia anderearen (PSE-EE) hezkuntzan software librearen erabilerari buruzko galderak ere itxaropen pixka bat ematen digute.
Kasualitatea izango al da biak, bai Larreina jauna eta baita Mendia anderea, blogerrak izatea?
