Jainkoaz galdezka. Joxe Arregi. Alberdania.
Hau da uda honetan eskura etorri zaidan liburuetako bat eta ondoren irakurri dudana. Lehendik irakurrita nuen Joxe Arregi eta Edorta Jimenez idazleek batera idatzi zuten liburua, bertan egindako erreflexioak interesgarriak iruditu zitzaizkidan, eta proiektu berri hau ere irakurtzeko modukoa iruditu zait.
Liburu honetan Joxe Arregik berrogei euskal idazleei egindako inkestaren erantzunak biltzen ditu. Galderak hauexek izan dira:
- "Jainkoa": zer iradokitzen dizu hitz honek?
- Zein jainkorengan ez duzu sinesten?
- Zein jainkorengan sinesten duzu, sinesten baduzu?
- Non eta nola ageri da, ageri bada?
- Zer eta nola egiten du mundu honetan, ezer egiten badu?
Erreflexioarako liburua da eta gai hauek gustokoak badituzu oso atsegina egingo zaizu irakurketa. Memearena beste baterako utziko dugu.
