SASKI-NASKI

Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - From my asteroid

EUSKADI-SIOUX
2008ko Abenduak 29

Badakit futbola gero eta gehiago "herriaren opioa" bilakatu zaigula. Ala eta guztiz ere, niri gustatzen zait "futbol ona". Horregatik Premier Ligue-ko partiduak ikustea gustuko dut eta horregatik azken urte hauetan ez naiz joan futboleko Euskal Selekzioaren partidetara, naiz eta Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldekoa izan. Ez naiz gogoratzen zein izan zen zuzenean ikusi nuen azken partida. Kamerun-en aurka uste dut. Eta katxondeo hutsa suertatu zen, futbolak 30 minutu inguru iraun zuen, bestea desastre hutsa: hasieran suziri eta bengala piloa, nahiz eta debekatuta egon horrelakoak sartzea futbol zelai batean. Gero publikoaren mugimendu etengabea komunera, noski Zazpi Kaleetan eta Pozasen pilatutako litroak nonbaiten hustu egin behar dira. Zelaian lehen gola sartu arte futbol pixka bat, hortik aurrera "zentrokuentismoa" nagusi, gero aldaketa ugari eta akabo. Eta hotza, sekulako hotza. Animoak eta abestiak jokoaren araberakoak. Horregatik nahiago dut etxeko telebistan ikustea partida.

Bestalde aurten gertatutakoa, Kafka erreferente nagusi dugun gure herritxo honetan,  bai izan dela katxondeo hutsa. Lehenengo eta behin izenaren arazoa txorrada bat iruditzen zaidala esan behar dut, gehien bat Erkidego Autonomoko Estatutuan izen biak ofizialak direnean. Hortik esan behar dut nahiz eta niri Euskadi izena zuzenago iruditu selekzioaren historia kontutan hartuta; iaz aldatzea eta aurten berriro aldatzeko asmoa izatea txiste bat iruditzen zaidala. Gauzak ez dira aurten egin txarto pasadan urtean baizik, Euskal Herria izena, naiz eta niri ondo iruditu, Jaurlaritzerekin adostu behar izan zen, berak eraman behar baitu gai hau futboleko estamentu ofizialetara. Eta orain, nork konpondu bidegabekeri guzti hau? Burugogorren herri honetan dena den, erdiko aukera bat ere bazegoen: Euskal Selekzioa. Zergatik ez da onartu?

Arazoa dena den, ez da izena. Arazoa da askok nahi dugula gure selekzioa Wembley-n Inglaterreraren aurka ikustea Eurokoparen final batean eta gainera irabazi. Eta horretarako, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Futbol Federazioak ez dute bete beraien lana, bereziki Federazioak berak eskatu behar baitu sarrera FIFA-n edo/ta UEFA-n. Orain esango didate entitate horretan sartzeko beste federazio batzuetako laguntza behar dela. Hor bai Eusko Jaurlaritzaren "diplomazia" behar dela eta gai hau landu behar den lekuan. Kirol legea, gai honetan ezerezean geratuko da, papeletik ekintzetara pasatzen ez bagara. Bestela nola lortu dute Faroe Ugarteak edo Andorrak Eurokopa jokatzea?

Ala eta guztiz ere, nire ustez horrela lortutako ofizialtasunak ere ez luke lortuko Nafarroako eta Iparraldeko jokalarien parte hartzea eta beste arazo bat sortuko da. Beraz konponbide zaileko asuntua dugu hau eta politikoki arantzatsua. Orduan baloratu egin behar da zer nahi dugun.

Amaitzeko, batzuk esan dute (ESAIT-ek adibidez) jokalarien jarrera txalotzekoa izan dela, baina nire ustez baditu iluntasun batzuk ere. Nik jokalariengan hiru gauza espero nituen ez direnak gertatu:

  • Bat, beraien jarrera aktiboa larunbateko manifestazioan. Dirudienez dozena erdi bat bakarrik agertu ziren. 
  • Bi, Jaurlaritzak esandakoari aurre egiteko (oinarrizko futbola kaltetu dela ez jokatzeko erabakiarekin), denon artean kutxa bat sortzea pasadan urteko diru sarrera berdina lortzeko eta klubei emateko.
  • Hiru, beste edozein selekziokin ez jokatzeko erabakia.

Beraz geroa Darwinen "selekzio naturalak" erabakiko du eta ez du indartsuenak irabaziko hobeki moldatzen denak baino eta hor egongo dira Kick-boxingeko selekzioa edo Segakoa edo Surfekoa edo baita Kung-fukoa, nazioarteko txapelketetan parte hartzen.

Orokorrak
2008ko Abenduak 24

Osasuna- Kultura - Leku bat munduan bertara itzuli nahi izateko - Errespetua zure bizimoldearentzat - Zure jolasetan lagun izango dituzun gogoko pertsonak - Zerua lortzeko eskailera bat - Barre algarak - Zuk maite duzun pertsonarekin erdibana margozteko koadroa - Azken orduko ustekabe atsegina - Kolorez betetako bizitza bat - Sumendi bat zure bihotzean - Haize onak zure belaontziarentzat - Bigarren aukera bat gauzak berrekiteko - Begirada berri bat - Zure bidea aurkitzeko zoria - Galderak zure erantzunak bilatzeko grina sortzeko - Zaren modukoa zarelako maiteko zaituen jendea - Eta maitasuna, maitasun piloa.

Desio guzti hauek espioi batek oparitu dizkit eta nik zuei eta baita berari ere oparitzen dizkizuet Axularren hizkuntzan.

Zorionak eta Urte Berri on!

 Argazkia: Foxypar4

INTERNET
2008ko Abenduak 17

Izenburuak esaten duen moduan Tutseahrch tutorialak bilatzeko tresna dugu. Google Custom Search erabiltzen du bilatzen duzun tutorial horren zerrenda bat aurkezteko. Erabilgarria iruditu zait.

HEZKUNTZA - FORMACION
2008ko Abenduak 16

Guggenheim Bilbao Museoak irakasleentzat wiki bat zabaldu du. Proiektu honi jarritako helburuak hauexek dituzue:

  • Ahalik eta hezitzaile gehienek zuzenean parte hartzea
  • Informazioa, tresnak eta proiektuak trukatzeko bide ematea, maila teorikoan nahiz praktikoan artearen hezkuntzan aurrera egin eta aukera berriak aurkitu ahal izareko.
  • Tresna pedagogiko baliagarria eta eskuraerraza izatea
  • Artearen hezkuntzan funtzesko erreferentzia izatea, mundura irekia eta arlo honetan diharduten guztiek sortua

Proiektua artearen gaia jorratzen duten irakasleei zuzenduta dago bereziki. Uste dut gustatuko zaiola nire lagun Josu Garrori

FILMAK
2008ko Abenduak 15

En el Valle de Elah. (Reseña)

Esta cinta trata un tema que ya anteriormente ha sido tratada multitud de veces en el cine como es el de las huellas que deja en los soldados su participación en una guerra, en este caso la de Irak.

 De cualquier forma el director Paul Haggins, nos adereza este tema con otros: relación padres/hijos, machismo, racismo, etc. que redondean el largo metraje de la cinta y nos muestran su visión de la huella que está dejando en la sociedad americana la participación en esta guerra.

La trama se basa en la desaparición de un veterano de la guerra de Irak de su campamento base en Estados Unidos y la búsqueda por parte de su padre (un genial Tommy Lee Jones), que con la ayuda de la detective Sanders (Charlize Theron) consigue resolver el caso y descubrir lo que ha conseguido, llevando a la muerte a sus dos hijos. Todo ello había generado ya un conflicto familiar en la que la madre (una desaprovechada Susan Sarandon) nunca perdonaría a su marido.

 

KULTURA
2008ko Abenduak 14

Dolores Reig-k publikatzen duen “El caparazón” blogean ikusi dut bideo hau. Oso ederra iruditu zait eta horregatik jartzen dut hemen. Vancouver Film School delakoaren ikasle den Marcelo Ricardo Ortiz-ek egindakoa da. Disfrutatu!.

HEZKUNTZA - FORMACION
2008ko Abenduak 12

Con cuatro días de diferencia el diario El PAIS ha publicado estos dos artículos:

* Dougiamas, creador de Moodle: “Internet cambia cómo se educa”

* La estafa del enseñar a enseñar.

Ya sé que el enfoque final de ambos es diferente pero leyendo entre líneas se revelan dos formas totalmente diferentes de entender la educación. Yo me quedo con Martin ¿y tú?

KULTURA
2008ko Abenduak 10

Ez dakit ikusi dituzuen Espainiako Kultura Ministerioak telebistan eta beste toki batzutan erakusten ari den spot-a. Aurretik banengoen ni gogoarekin komentarioren bat egiteko baina ez nekien nola heldu gaiari. Ikusten dudan bakoitzean amorrua sortzen dit. Nola izan daiteke Ministro horrelako kanpaina bat egiten duena. Ministro jaunak ba al daki nor den Lawrence Lessig?

Honetaz gogoetak egiten nenbilela Txipiren artikulua aurkitu dut eta nik idatzitakoa irakurri beharrean bere artikulu borobila irakurtzea gomendatzen dizuet.

EUSKADI-SIOUX
2008ko Abenduak 8

Iñaki Goirizelaia hautatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore eta medioetan agertu diren komentarioen artean deigarria gertatu zaizkit bere dantzari izateari buruzko komentarioak.

Noizbait komentatu dut ni ere dantzaria izan naizela (izan dena, bere barruan betirako da) eta horregatik deigarria egiten zait komentario hoien esanahia. Ematen du bitxia dela eta Errektore Jaun Txit Gorena ezin dela ibili horrelako “boutadetan“.

Gauza hauek erakusten digute zer nolako ideia daukagun XXI. mendeko Euskal Herrian folklore eta kultura tradizionalari buruz.

Ematen du gauza hauek umeenak direla edo gaztetxoenak. Eskoletan eta dantza taldeetan ume piloa dabil dantzak ikasten, baina erromerietan inoiz baino gutxiago dantzatzen da. Mundu osoan dantza sozializatzeko herraminta bat izan da eta hemen galtzear dago funtzio hori. Ez dugu jakin mantentzen izpiritu hori. Europa osoan gertatzen den efektu bat da, txarto ulertutako modernitate baten ondorioa; baina egia da baita ere, Europatik dantzan ibili garenean gu izan garela askotan talde gazteena. Gure taldeak, beste askok bezala, urteekin dantzari asko mantendu izan ditu eta horrek batezbesteko adina igo du baina gogoratzen ditut Herbeheretako Tren Enpresako jubilatuak dantzan beraien emazteekin, edo Morris dantzari ilezuriak. Denak gu baino asko zaharragoak baina gu bezain dantzari eta parrandista.

Bueno, eta Errektore jauna zabaletara dantzan ikusi nahi baduzue hemen daukazue lotura. Ez du txarto egiten, ez?

FILMAK
2008ko Abenduak 5

Expediente Anwar (Reseña)

 A pesar de las malas críticas que ha tenido esta película tengo que decir que no me ha disgustado. Se le echa en cara en que es una de las mĺtiples cintas post 11-S que no entra a fondo en las claves de la situación.

Un ingeniero egipcio-americano es detenido en el aeropuerto de Nueva York tras una conferencia en Sudáfrica y enviado a Egipto para ser interrogado sobre su supuesta conexión con grupos islamistas.

Paralelamente, un atentado causa numerosos muertos y heridos en una plaza de El Cairo. En ese ambiente, se cruzan las vidas personales de los miembros de la CIA destacados en Egipto, la juventud de El CAiro, la política, el integrismo y todo ello con el trasfondo de las torturas que sufre el ingeniero Anwar El-Ibraijimi.

Independiente de que se haya criticado a esta cinta, como a otras, de que no ha entrado a fondo en los temas en cuestión, creo que puede servir como introducción a debates sobre las relaciones Norte-Sur, el terrorismo o la tortura.

EUSKADI-SIOUX
2008ko Abenduak 3

BAGA.
Abendua triste hasi dugu.

BIGA.
Eguraldia iluna, bihotza ilunago

HIGA.
Arratsean, suaren ondoan, askotan etorri izan zait gogora
txori baten heriotza, nonbait, basoetan.
Negu geldoaren egun goibeletako,
habia huts gaixoak, habia abandonatuak,
haizearekin kulunka burdinazko zeru grisean.
Ai! Txorien hil-beharra neguan!
Helduko da, halere, bioleten sasoia
eta ez dugu haien hezurrik aurkituko
apirileko belardietan paseoan gabiltzala.
Gorde egiten al dira txoriak hiltzeko?

LAGA.
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizbait giñaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiñaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

KULTURA
2008ko Abenduak 1

… benetan egun samiña. Goiko zeruan gorde dezala luzaro zure arima.