Legezkoa izango bazina, legezkoa izango zinateke
Ez dakit ikusi dituzuen Espainiako Kultura Ministerioak telebistan eta beste toki batzutan erakusten ari den spot-a. Aurretik banengoen ni gogoarekin komentarioren bat egiteko baina ez nekien nola heldu gaiari. Ikusten dudan bakoitzean amorrua sortzen dit. Nola izan daiteke Ministro horrelako kanpaina bat egiten duena. Ministro jaunak ba al daki nor den Lawrence Lessig?
Honetaz gogoetak egiten nenbilela Txipiren artikulua aurkitu dut eta nik idatzitakoa irakurri beharrean bere artikulu borobila irakurtzea gomendatzen dizuet.

Gezurtero hutsak dira. Hurrengo iragarkia seguruenik hau izango da:
http://www.youtube.com/watch?v=DyA2qvMlVw4
Comment Egilea: Demonocrazy — 2008ko Decemberk 10 @ 10:15 pm