Osasuna- Kultura - Leku bat munduan bertara itzuli nahi izateko - Errespetua zure bizimoldearentzat - Zure jolasetan lagun izango dituzun gogoko pertsonak - Zerua lortzeko eskailera bat - Barre algarak - Zuk maite duzun pertsonarekin erdibana margozteko koadroa - Azken orduko ustekabe atsegina - Kolorez betetako bizitza bat - Sumendi bat zure bihotzean - Haize onak zure belaontziarentzat - Bigarren aukera bat gauzak berrekiteko - Begirada berri bat - Zure bidea aurkitzeko zoria - Galderak zure erantzunak bilatzeko grina sortzeko - Zaren modukoa zarelako maiteko zaituen jendea - Eta maitasuna, maitasun piloa.
Desio guzti hauek espioi batek oparitu dizkit eta nik zuei eta baita berari ere oparitzen dizkizuet Axularren hizkuntzan.
Zorionak eta Urte Berri on!
Argazkia: Foxypar4

Gabon jai zoriontsuak, Josu. 2009a ere halakoa izan dadila.
Besarkada bat.
Comment Egilea: Iñaki Murua — 2008ko Decemberk 24 @ 7:48 pm
Itxaron dezagun 2009 itxaropenez blai. Mila esker gauza askorengatik Josu
Comment Egilea: Carmen — 2008ko Decemberk 29 @ 11:12 am
Mila esker, Josu, itzulpenagatik. Ala ‘euskaratzeagatik’ esan behar dut?
Comment Egilea: joíaJaioj — 2008ko Decemberk 30 @ 2:23 pm
Ez horregatik, Jaio
Oso polita iruditu zitzaidan eta horregatik egin dut itzulpena edo euskaratu dut.
Bietan ondo dagoela uste dut.
Comment Egilea: Administrator — 2008ko Decemberk 30 @ 10:47 pm