SASKI-NASKI

Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - From my asteroid

EUSKADI-SIOUX
2009ko Martxoak 29

Euskal Herrian dantzaria izatearen garrantzia orain, XXI. mende moderno honetan, agertzen zaigu gardenki. Lehendik ere halaxe izango zen baina aurten argiago ikusten ari gara. Lehenago Unibertsitateko Errektorea izan zen eta orain, sorpresarik ez badago behintzat, Lehendakaria. Kasu biak oso desberdinak dira, Patxi Lopez jaunak aspaldi utzita baitu dantzari izateari baina gai hau kanpainan erabiltzea "bitxia" iruditu zait. Dena den, nik uste dut dantzari sena betirako geratzen dela hor, burmuineko nonbaiten.

Horregatik, niri oso ondo iruditzen zait Euskal Herrian etengabe dantzatzen ari garen soka-dantza honetan Patxi Lopez jaunak aurreskularia izan nahi izatea. Asuntoa da zelan helduko den aurreskulari izatera eta nor joango den atzesku. Lehenengo, postu horretarako ex-professo egindako arauak dantzari piloa kanpoan utzita, errazago izan du hainbeste denbora entseatu barik egon den dantza dantzatzeko. Hala ere, gero jakin behar da ganorazko maiordomoak izendatzen dantzarako neska aukeratzeko orduan, zeren agian berak nahiago zuen Izaskun Bilbao, Laura Garrido baino. Behintzat horrela kontatu zion Maria Antonia Iglesias-i bere "Memorias de Euskadi" liburuan:

«PSEk beti pentsatu izan zuen, EAJk gu gabe politikarik egin ezin duen edo egin beharko ez lukeen bezala, guk ere ezin dugula politikarik egin beraiek gabe. Benegasen garaitik, gaurdaino. (…) Jarraitzen dugu pentsatzen herria egiteko beharrezkoa dela nazionalisten eta ez nazionalisten arteko elkar ulertzea, bereziki PSEren eta EAJren artekoa. Hori da herriaren ardatz nagusia. EAJk ulertu egin beharko luke, guk beti ulertu dugun bezala» Imanol Muruak Berrian jasotakoa.

Asuntoa da Ares eta Pastor jarri zituela maiordomo gisa eta hoiek Antonio Basagoiti atzeskurako aukeratu zuten (nahiz eta honi Sheraton Hoteleko sevillanak gehiago gustatu). Antoniok "gallito-gallito" esan zuen berak ipiniko ziola neska Patxiri, eta orain Laurarekin dantzatu behar. Eta badakizue, dantza-soltera ondo baina balseoanLaurak Patxi "patoso" samar ikusten badu, argi dago zer esango dion: "zu utzi, nik eramango zaitut".

Agian Egiguren eta Etxezarreta izan baziren maiordomoak atzesku Juan Jose Ibarretxe izango zen eta orduan bai, Izaskunekin dantzatuko zuen. Horrela Rikardo ere pozik geratuko zen. Baina Juanjo aurreskurako dago eta ez atzeskurako, horrela ez bada ez du dantzarik egingo eta txirrinduan ibiltzen joango da.

Egia esan, Patxik txikitatik izan du gustuko Xemeingo Ezpata-dantza, beti nahi izan du han goian egon, ezpata-txikiak dantzan ipini eta besteak egin dezatela zutoina. Urte hauetarako, bere lagunak nahiko izan ez eta, Antonioren lagunak ipiniko ditu zutoinean, laguntzen. Gainera zutoinaren egituran, norbaitek ezpata uzten badu, ez da ezer gertatzen. Denbora dago beste batzuk bilatzeko. Agian Juanjoren lagunen batzuk.

Dena den, Antonioren lagunek ez daude prest Xemeingo ezpata-dantza dantzatzeko. Uste dute ez duela emozio askorik. Nahiago dute Kaixarranka. Hor bai emozioa eta bertigoa. Gainera baten batek kaixa uzten badu, zelako golpea hartu behar duen Patxik! Mihiluzeek diote Antonioren lagunek entsaio gutxi egiten dutela (Sheraton nahiago agian) eta gutxi hoietan Gorularietako Domingiloari Patxiren aurpegia ipini diotela. Hau bai benetako "euskal-vudua"!

 Bitartean Patxik Luzaideko dantzen jantzi dotoreak, paparreko ikurrinaren pina bezala, ligatzeko erabiltzen ditu. Badirudi funzionatzen duela, jende ugari datorkio aldamenera. Baina ez da konturatu hori ezin duela egin. Hori nafarren aurka egitea dela, alboko auzoko taldean sartzea izango litzateke. Eta hori beraiek erabaki behar dute, ez guk! Agian denok batera? Gauza da jantzi hauek erabiltzen baditu Aintzane Ezenarro ere erakarriko lukeela polketarako, Laura albo batera utzita. Baina Patxiren erreferentziak ikusita ("… y recorrió Euskadi y parte de España en alpargatas y traje de dantzari."), uste dut ez Izaskunekin (dirudienez Interrail batekin Europatik ibiliko baita) ezta Aintzanerekin ere ez duela ezer lortuko eta Laurarekin konformatu beharko dela. Herri honen honerako?

 

KULTURA
2009ko Martxoak 28

Dantzari Eguna Badoa zehazten 2009. urteko Dantzari Egunen egutegia. Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon ospatuko da maiatzaren 17an eta Euskal Herriko Dantzari Eguna Atarrabian irailaren 12an.

Bi egun gazi-gozo Bermeoko Alkartasuna taldekoentzat: maiatzean gozo, beraiena izango delako antolakuntzaren ardura eta irailean gazi, herriko festetan suertatu delako Atarrabiako deialdia.

Maiatzean Itxas-gane futbol zelaia topera egongo da orain 15 urte bezala.

ESALDIAK
2009ko Martxoak 27

“Si una mesa abarrotada es síntoma de una mente abarrotada, entonces ¿qué debemos pensar de un escritorio vacío?”

Albert Einstein

 

INTERNET
2009ko Martxoak 25

Nafarroako IKT dinamizatzaileen blogetik jakin dugu Wikispaces, wikiak sortzeko gunea, dagoeneko euskaraz dagoela.

Hezkuntzarako oso baliagarria izan daitekeen zerbitzua orain euskaraz erabili dezakegu gure ikasleekin Jaime Villaluenga Ruiz De Infante-ren lanari ezker.

Zure wikia euskaraz kudeatzeko, behin zerbitzuan logeatuta aukeratu “My account”, ondoren “Language” eta hor euskara aukeratu.

Gogoratu wikiak euskaraz sortzeko lehendik ere bagenuela Nirewiki zerbitzua.

KULTURA
2009ko Martxoak 22

Los días 20 y 21 de marzo de 2009, el Teatro Arriaga de Bilbao ha programado la actuación del Ballet de la Ciudad de Sao Paulo.

Esta compañía bajo la dirección de Mónica Mion funde con grán maestría el ballet clásico con los ritmos brasileños y africanos.

En la representación de Bilbao ha presentado tres coreografías:

Canela Fina: Con coreografía de Cayetano Soto y música de Michael Gordon (Wheather 1) el cuerpo de baile nos ha mostrado una danza fuerte, bribante, caótica pero a su vez dulce sensualidad y tensión emocional. Todo ello aliñado con canela fina que literalmente inunda todo el escenario. Un aviso a los navegantes. Esta coreografía no es apta para alérgicos pues en un momento dado el escenario , y por ende el patio de butacas, es inundado literalmente por polvo de canela lanzado desde unos pequeños cañones. Las toses y estornudos se funden con la minimalista y canónica música de Gordon.

En el siguiente vídeo podemos apreciar esta coeogrofía interpretada en el teatro Liceu de Barcelona.



Dualidade@br: Con coreografía de Gagik Ismailian y música de fado de Amalia Rodrigues aderezada con retaos de Wim Merttens entre otros, ha sido la coreografía que más me ha gustado, ha llegado a emocionarme y hacerme vibrar en varios momentos. Increibles los pasos a dos y a tres, elegantes, sensuales, sugerentes.

A linha Curva: Esta coreografía de Itzik Galli se apoya en la música rítmica del Grupo Percossa y en la iluminación (controlada magistralmente por Sueli Matsuzaki) para fusionar lo clásico con los ritmos afros. Es una coreografía con un ritmo muy vivo pero que sin embargo no logra llegar a un apoteosis final quizás necesario para el final de la actuación.

Orokorrak
2009ko Martxoak 5

Rima asonante: Vaia, vaia, nos vamos a Mestaia!

Rima consonante: Valla, valla, nos vamos a Mestalla!

Rima acojonante: Vaya, vaya, nos vamos a Mestalla!

… y alguna leyenda:



HEZKUNTZA - FORMACION, MOODLE
2009ko Martxoak 4

Dagoeneko martxan dago MoodleMoot Euskadi 2009" jardunaldietarako deia eta aurten Deustuko unibertsitatea arduratuko da antolakuntzaz.

Jardunaldion helburua Moodle erabiltzaile edo garatzaileei biltzeko eta esperientziak trukataketarako esparru bat eskaintzea da. Aurten maiatzaren 15ean ospatuko dugu Deustuko unibertsitateko liburugei berrian.

Komunikazioak aurkezteko epea (Call for papers) zabalik dago dagoeneko eta laburpenak aurkezteko epea apirilaren 10a amaitzen da.

(En español)

SOFT LIBREA, INTERNET
2009ko Martxoak 3

El 23 de Febrero del 2009 se abrió el plazo de presentación del 1º Concurso de themes para WordPress organizado por ConcursoWP, una iniciativa conjunta de Euskotec y guebs que tiene como objeto organizar una serie de concursos relacionados con WordPress, el mejor software de publicación de blogs que existe actualmente.

Se premiará a los 3 mejores themes que serán seleccionados entre los 10 themes mejor valorados por los usuarios. Los 3 ganadores elegirán, en orden de prioridad, uno de los tres premios disponibles: la compra de 2 entradas para el concierto de AC/DC que tendrá lugar en Bilbao el 4 de Abril, un netbook Dell Mini 9 con Ubuntu Linux y un iPod Shuffle. Además, los 3 ganadores recibirán hosting gratis por 1 año.

El concurso tiene como principal objetivo apoyar el software libre y específicamente, el excelente WordPress. Lo que se pretende es incrementar el número de themes libres en español y/o internacionalizados disponibles para WordPress, de forma que resulte un software aún más útil de lo que ya es.

No dejes pasar esta excelente oportunidad de apoyar el software libre y de ganar magníficos premios.

BLOGOSFERA
2009ko Martxoak 2

Jaio reparte limonada por mementos y aquí uno se atraganta y no sabe a quién pasar el vaso, que más bien es un katxi ya que es para diez, ¡pardiez!

¡Encima me ha captado todo mi blogroll!

A ver si no me repito en el reparto. Salud compañeros: Josi, Txipi, Txopi, Fernando, Sergio, Txetxu, Pablo, David, Mikel, y Dani.