Nafarroako IKT dinamizatzaileen blogetik jakin dugu Wikispaces, wikiak sortzeko gunea, dagoeneko euskaraz dagoela.

Hezkuntzarako oso baliagarria izan daitekeen zerbitzua orain euskaraz erabili dezakegu gure ikasleekin Jaime Villaluenga Ruiz De Infante-ren lanari ezker.

Zure wikia euskaraz kudeatzeko, behin zerbitzuan logeatuta aukeratu “My account”, ondoren “Language” eta hor euskara aukeratu.

Gogoratu wikiak euskaraz sortzeko lehendik ere bagenuela Nirewiki zerbitzua.