Badoa zehazten 2009. urteko Dantzari Egunen egutegia. Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon ospatuko da maiatzaren 17an eta Euskal Herriko Dantzari Eguna Atarrabian irailaren 12an.
Bi egun gazi-gozo Bermeoko Alkartasuna taldekoentzat: maiatzean gozo, beraiena izango delako antolakuntzaren ardura eta irailean gazi, herriko festetan suertatu delako Atarrabiako deialdia.
Maiatzean Itxas-gane futbol zelaia topera egongo da orain 15 urte bezala.

Bizi-Nai taldea ere hor egongo da.
Aurten, txiki berri batzuekin. Taldea handitzen doa, nonbait.
Guretzat gozo, umeentzat egun garrantzitsua baita, ezbairik gabe.
Eguraldi ona egin dezan!
Comment Egilea: Eugenio — 2009ko Marchk 31 @ 1:50 pm