HIK HASI kolektiboaren VIII. Topaketa Pedagogikoetan "Software Librea Hezkuntzan" ikastaroa antolatu dute eta bertara gure esperientzia azaltzeko gonbidatuak izan gara beste ikastetxe batzuekin batera.

Partaide izan gara, hain zuzen ere:


Gure ikastetxean software librearekin izan dugun esperientzia transmititzen saiatu ginen eta ondoren mahai-inguru batean partaideekin nahiko debate sakonak izan genituen.

Nire aldetik hiruzpalau gauza kontatu nahi nituen:

  • Zein da software libreak hezkuntzari ematen dion balore gehigarria.
  • Zein izan da gure esperientzia.
  • Zelan kudeatu aldaketa (Eta horretarako "Sirimiri erako kudeaketa" proposatu nuen).
  • Erronka berriak (Web 2.0, Cloud Computing).

Hemen uzten dizuet erabilitako aurkezpena.