SASKI-NASKI

Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - From my asteroid

INTERNET
2009ko Maiatzak 25

Azkenean erabili dezakegu Gmail euskaraz. Peiok argitaratu du albistea bere blogean eta gero ugariak izan dira sareko erreferentziak, Ikusi bestela Sustatu, Zabaldu edo Aupatu adibidez

Hasiera batean polemika sortu da EITBn agertutako albisteagatik baina twiterren sortutako erreakzioa andanak albistea zuzentzera behartu du komunikabidea.

Gmail euskaratuta baduzu esteka batzuk galduko dituzu. Ez dakit zergatik gertatzen den baina hizkuntza guztiekin gertatzen da eta horregaitik batzuek ingeleraz erabiltzea nahiago dute. Ez zait batere gustatzen Google-k hizkuntzarekiko daraman politika. Asko du ikasteko Mozillatik edo Nireblogetik adibidez.

Dena den Gmail euskaraz erabili nahi izanez gero Ibai Ohiangurenek argitaratu du zelan konfiguratu gure kontua.

Nik beste aplikazio batzuk ere erabiltzen ditut (Docs, Calendar, Reader,..) eta dirudienez beste bi urte itxaron baharko ditugu euskaraz izateko. Ez zaizue gehiegitxo iruditzen?

INTERNET
2009ko Apirilak 29

Aprender en red blogean ikusi dugu. Fizy Interneteko musika bilatzaile minimalista bezain ona dugu. Musika gustukoa baduzu benetan interesgarria. Probatu adibidez … "Zarama".

INTERNET
2009ko Apirilak 17

Photo by The Original Sean

Via Mikel we hear about "Great free apps for multimedia journalists". Understanding blogging as some kind of journalism, I review the post and I found some applications that I knew and others news for me.

One of them was Multicolr. I think it can be very useful for all bloggers looking for generic images that match the design of theirs blogs or websites. 

With Multicolr you select the design colours of your website and system looks for pictures in Flickr that match with them. All images are released under creative commons.

 Anyway, I think it could be better if they add a theme search option so you could match colours and themes.

You can see an example in this post. Photo by The Original Sean.

INTERNET
2009ko Apirilak 7

Google

 Parkatu Stallman jauna. Aitortu behar dut. Nik ere Google "anai handia"-ren zerbitzuak erabiltzen ditut. Oso baliagarriak iruditzen zaizkit eta Interneteko konexioa "edonon" aurkitzeko aukera dugun  mundu honetan bere zerbitzuak oso erabilgarriak egiten zaizkit: bilatzailea, posta elektronikoa, itzultzailea, dokumentuak sortzeko aukera, eta abar.

Arazo bakarra da nik nire ordenagailuaren mahaigaina guztia euskaraz dudala, Ubuntu GNU/Linux sistemarekin eta Google erabiltzen dudanean ezin dut aukera horretaz baliatu. Bilatzailea bai, euskaraz dago baina ez Gmail ezta GoogleDocs ere ez daude euskaraz erabiltzeko moduan, nahiz eta dirudienez Gmail aspaldi euskaratuta egon.

Horregatik pasadan astean egunkari eta telebistetan Google euskaraz izango dugula entzun nuenean kuriositatea sartu zitzaidan eta arretaz jarraitu nituen albisteak. Ez nuen ezer ulertu. Gmail euskaraz egongo da? GoogleDocs? Zerbait saldu dio Google-ek Eusko Jaurlaritzari? Eskerrak gaur Patxi Gazlumendik Info7 irratian argitu dizkidala gauzak.

 

INTERNET
2009ko Martxoak 25

Nafarroako IKT dinamizatzaileen blogetik jakin dugu Wikispaces, wikiak sortzeko gunea, dagoeneko euskaraz dagoela.

Hezkuntzarako oso baliagarria izan daitekeen zerbitzua orain euskaraz erabili dezakegu gure ikasleekin Jaime Villaluenga Ruiz De Infante-ren lanari ezker.

Zure wikia euskaraz kudeatzeko, behin zerbitzuan logeatuta aukeratu “My account”, ondoren “Language” eta hor euskara aukeratu.

Gogoratu wikiak euskaraz sortzeko lehendik ere bagenuela Nirewiki zerbitzua.

SOFT LIBREA, INTERNET
2009ko Martxoak 3

El 23 de Febrero del 2009 se abrió el plazo de presentación del 1º Concurso de themes para WordPress organizado por ConcursoWP, una iniciativa conjunta de Euskotec y guebs que tiene como objeto organizar una serie de concursos relacionados con WordPress, el mejor software de publicación de blogs que existe actualmente.

Se premiará a los 3 mejores themes que serán seleccionados entre los 10 themes mejor valorados por los usuarios. Los 3 ganadores elegirán, en orden de prioridad, uno de los tres premios disponibles: la compra de 2 entradas para el concierto de AC/DC que tendrá lugar en Bilbao el 4 de Abril, un netbook Dell Mini 9 con Ubuntu Linux y un iPod Shuffle. Además, los 3 ganadores recibirán hosting gratis por 1 año.

El concurso tiene como principal objetivo apoyar el software libre y específicamente, el excelente WordPress. Lo que se pretende es incrementar el número de themes libres en español y/o internacionalizados disponibles para WordPress, de forma que resulte un software aún más útil de lo que ya es.

No dejes pasar esta excelente oportunidad de apoyar el software libre y de ganar magníficos premios.

INTERNET
2009ko Otsailak 11

Puntu eusAbian da Euskarak eta Euskal Kulturak Inteneten bere domeinu propioa izan dezan sortutako proiektua.

Proiektu honen helburua da euskarari edo euskal kulturari buruzkoak diren webguneetan .eus, lehen mailako dominioa ipini ahal izatea. Horretarako lehen mailako domeiniuak kudeatzen dituen ICANN entitatean eskaria aurkeztu behar da. Eskariak onartzeko irizpideetako bat domeinu horrek zer nolako atxikimendua duen adieraztea da. Beraz PuntuEUS ekimen honen alde bazaude sinatu zuk ere atxikimendua.

INTERNET
2008ko Abenduak 17

Izenburuak esaten duen moduan Tutseahrch tutorialak bilatzeko tresna dugu. Google Custom Search erabiltzen du bilatzen duzun tutorial horren zerrenda bat aurkezteko. Erabilgarria iruditu zait.

INTERNET
2008ko Azaroak 1

Gaur Wikispaces Update newsletterra heldu zait eta honelako albistea dakar:

“We have begun the process of translating Wikispaces into other
languages and are looking for translators. If you would like to help,
are fluent in English and another language, and have experience
translating, please send us an e-mail at help@wikispaces.com . Be part
of the process that brings Wikispaces to people throughout the world.”

Wikiak euskeraz sortzeko ba daukagu Nirewiki baina Wikispaces jende ugarik erabiltzen du, plataforma sendoa da eta eskoletan erabiltzeko aproposa da. Gainera gure hizkuntzari ongi etorriko zaio, ez?

Zer, eingo al deu?

INTERNET
2008ko Irailak 24

 Ez dakit zuei baina niri askotan gertatu zait. Zeozer interesgarria bilatu webgune batean eta inprimatzeko orduan webgune osoa inprimatu behar. Edo irudiak inprimatu nahi ez izatea. Edo menuak.

Clarion-i ezker zerbitzu berri bat ezagutu dut: Print What You Like

Zerbitzu honek webgune batean, inprimatzeko nahi ditugun zatiak aukeratzeko aukera eskaintzen digu.

Horretarako inprimatu nahi duzun webgunearen helbidea sartu, webgune hori zabalduko da eta ezkerrean menu berri bat ikusiko duzu zerbitzuaren aukerekin.

Saguarekin inprimatu nahi duzun zatiak aukeratu, gero "Isolate selected" aukeratu eta azkenean "Print".

 Zerbitzuak aukera gehiago ditu: letra tipoaren tamaina aldatu, letra tipoa bera aldatu eta abar. oso interesgarri iruditu zait.

 

INTERNET
2008ko Ekainak 4

Patxi Gaztelumendiren eskutik jaso dut 1go basquecamp edo barcamp euskaldunean parte hartzeko gonbidapena. Ez dakit zein den barcamp hauen egitura eta filosofia baina ikusi dut ekitaldi irekiak direla eta edonork aurkez dezakela teknologia irekiko gaietaz nahi duena. Egitaraua ekitaldiko wikian ikus dezakezu eta oso interesgarria izango delakoan nago.

Deialdia ekainaren 7rako da, Larrabetzuko Gaztetxean arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

INTERNET
2008ko Maiatzak 8

YAKiToMe es un servicio web que nos permite convertir un fichero de texto que puede estar en diferentes formatos (doc, pdf, txt, xml, html) a otro fichero en formato audio (mp3) leído en diferentes idiomas (inglés, francés, español, alemán,…).

El sistema también cuenta con una librería en la que puedes compartir tus ficheros de audio y por supuesto puedes descargártelos para oirlos sin estar conectado a la red.

Si lo que deseas es convertir un archivo en euskara podemos utilizar AhoTTSk, aunque por ahora solo podemos copiar y pegar el texto a sintetizar
.

INTERNET
2008ko Maiatzak 7

Dolores Reig ha recogido bajo su caparazón más de cien aplicaciones gratuitas susceptibles de ser utilizadas en educación y las ha publicado en dos listas: del 1 al 50 y del 50 en adelante.

 Muy interesante recopilación.

INTERNET
2008ko Martxoak 27

HTM2PDF-rekin webgune bat pdf formatura pasa dezakegu era errazean. Benetan erabiltzeko oso erraza da, zerbitzuaren webgunean sartu, Interneteko helbidea (url-a) edo HTML kodigoa eman eta berehala sistemak webgune horren edukiak gure ordenagailura deskargatzeko aukera emango digu pdf fitxategi batean.

 Aukera moduan Flash fitxategiak bihurtzea eta estekak mantentzea ere eskeintzen ditu zerbitzu honek.

INTERNET
2008ko Urtarrilak 29

Consumer aldizkarian izan dut Google-ena den bilatzaile honen berri eta liluratuta utzi nau. Bere izena: SearchMash.

Bilaketak webguneetan, argazkietan, bideoetan eta baita mapetan ere aurkezten ditu. Baita bilaketa wikipedian eta blogetan egiteko aukera ere eskeintzen du. Bertsio bi ditu bat HTML soilan eta bestea Flash-en.

Oso ona iruditu zait eta probatzekoa. 

INTERNET
2008ko Urtarrilak 26

Euskarazko Wikipediak 2008ko Argia Saria lortu du Interneteko atalean.

Nire ustez sari hau garrantzitsua da oso zeren eta askotan ekimen izugarri horri egiten zaion kritika da inork ez dakiela nor dagoen atzean eta horrek  mesfidantza puntu bat sortzen du erabiltzaile batzurengan. Oso kuriosoa da gainera kritika hori egitea borondatezko lana egiten duenari; horrek sari hau garrantzitsuagoa egiten duela uste dut. Sari honek gainera balio izan du gutzienez Euskarazko Wikipediari aurpegiak ipinteko eta hor dituzue Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta Julen Gomez, Euskarazko Wikipediaren administratzaileak saria jaso eta gero ateratako argazkian. Dena den, nor da nor?

  Argazkia: Argia.com

INTERNET
2008ko Urtarrilak 21

 Uste dut inoiz komentatu dudala Netvibes dela nire nabigatzailearen hasierako orria. Aukera ugari ematen duen aplikazioa da, zure sindikazioak edo suskripzioak erraz irakurten dira, gadget piloa ditu eta gainera euskaraz erabiltzeko modua daukagu.

Ba orain, TechCrunch-i ezker enteratu gara Netvibes izendatu dutela "best international start up" Crunchies 2007 sarian. Zorionak Tariq eta Freddy! Congratulations!.

Eta zuek, erabiltzen duzue Netvibes edo antzekorik zuen hasierako orria moduan?