Ez dut sekula meme bat hasi eta erantzun ere “behartuta” erantzun dut behin baino gehiagotan. Dena den, ematen du modaz pasatako gauza bat direla; denbora da ez dela nire blogosferan horrelako bat sortu eta gaur, Durangoko Azoka hastera doala eta, horretariko bat astea otu zait.
Eta memea galdera honi erantzuteko erabili nahi dut: Durangoko Azokan zein liburu eta disko erosiko zenituzke aurten?
Nire aukerak argi ditut: liburua Unai Elorriagaren “Londres kartoizkoa da” eta Ruper Ordorikaren “Haizea Garizumakoa” diskoa.
Ez dakit joango naizen Durangora baina Olentzero hortik entzuten balego….
Como consecuencia de lo que Julen llama la “economía del cariño“, este pasado viernes hemos tenido la oportunidad de realizar una interesantísima travesía nocturna por la Ría de Bilbao, organizada por GlobalKultura Elkartea.
El trayecto es una verdadera joya, muy bien preparada. Sencilla pero imponente a la vez. Aguas abajo hemos pasado de la nueva arquitectura, estilo parque temático, de Abandoibarra a la decadente belleza de Zorrozaurre y Olabeaga. Hemos podido acceder al cuasi prohibido Canal de Deusto para entender, entre otras cosas porqué se debe mantener el Arco de San Mamés. Hemos sentido la pequeñez cuando el patrón del Euskal Herria ha arrimado su proa a la del enorme barco luxemburgués que se está constuyendo en La Naval cual secreto beso nocturno al borde de la Ría. Al llegar alos muelles llenos de chatarra para las acerías hemos descubierto porque hay una araña al lado del Guggenheim.
Me he emocionado cuando Iñaki cual domador de gaviotas ha hecho bailar a las gaviotas que duermen en los tejados de los pabellones de la Ría al son de Txoriak txori de Mikel Laboa o cuando pasando por donde estaba Altos Hornos ha resonado con fuerza la voz de Dolores Ibarruri “La Pasionaria”.
Todos hemos alucinado cuando a nuestro paso el Puente Colgante ha apagado sus luces para contrastar mejor con nuestros focos o cuando el Euskal Herria ha perseguido literalmente la barcaza del transbordador.
Y todo ello aderezado con una elegida banda sonora que me ha hecho creer que estaba viendo un vídeo.
Tras pasar el Monumento a Churruca y notar las primeras caricias de la mar, ciaboga y vuelta aguas arriba, avante toda, mientras disfrutamos del “psicolabis” preparado con esmero por Jaio, y de la conversación entre los tripulantes de esta interesantísima aventura.
Os recomiendo la excursión tanto a locales como a foráneos. Teneís más información aquí.
He llevado la cámara pero las condiciones de luz no han sido las mejores por lo que como aperitivo podeís disfrutar de este vídeo.
Slowblogginak gauza hauek ditu. Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon ospatu zen Maiatzaren 17an eta gaur arte ez dut ezer komentatu.
Antolakuntza lanetan laguntzen ibili ginen eta egia esateko ez da batere erraza 84 autobus, ehundaka ibilgailu, 3500 dantzari eta beraien lagunak eta familiakoak hartzea Bermeo bezalako sarrera eta kale bakarreko herri batean. Baina egin zen. Datorren urtean Ibilaldia ere Bermeon ospatuko da, ez dakit zelan egingo duten!
Aurretiko experientziaz baliatuz (1994. urtean be ospatu zen Dantzari Eguna Bermeon) , jaigiro bikaina sortun zen, bai goizeko jaialdian eta baita arratsaldeko erromerian, eguraldia lagun.
Txebi Arriagak ateratako argazki piloa ikus ditzakezu Dantzanet webgunean.
Badoa zehazten 2009. urteko Dantzari Egunen egutegia. Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon ospatuko da maiatzaren 17an eta Euskal Herriko Dantzari Eguna Atarrabian irailaren 12an.
Bi egun gazi-gozo Bermeoko Alkartasuna taldekoentzat: maiatzean gozo, beraiena izango delako antolakuntzaren ardura eta irailean gazi, herriko festetan suertatu delako Atarrabiako deialdia.
Maiatzean Itxas-gane futbol zelaia topera egongo da orain 15 urte bezala.
Esta compañía bajo la dirección de Mónica Mion funde con grán maestría el ballet clásico con los ritmos brasileños y africanos.
En la representación de Bilbao ha presentado tres coreografías:
Canela Fina: Con coreografía de Cayetano Soto y música de Michael Gordon (Wheather 1) el cuerpo de baile nos ha mostrado una danza fuerte, bribante, caótica pero a su vez dulce sensualidad y tensión emocional. Todo ello aliñado con canela fina que literalmente inunda todo el escenario. Un aviso a los navegantes. Esta coreografía no es apta para alérgicos pues en un momento dado el escenario , y por ende el patio de butacas, es inundado literalmente por polvo de canela lanzado desde unos pequeños cañones. Las toses y estornudos se funden con la minimalista y canónica música de Gordon.
En el siguiente vídeo podemos apreciar esta coeogrofía interpretada en el teatro Liceu de Barcelona.
Dualidade@br: Con coreografía de Gagik Ismailian y música de fado de Amalia Rodrigues aderezada con retaos de Wim Merttens entre otros, ha sido la coreografía que más me ha gustado, ha llegado a emocionarme y hacerme vibrar en varios momentos. Increibles los pasos a dos y a tres, elegantes, sensuales, sugerentes.
A linha Curva: Esta coreografía de Itzik Galli se apoya en la música rítmica del Grupo Percossa y en la iluminación (controlada magistralmente por Sueli Matsuzaki) para fusionar lo clásico con los ritmos afros. Es una coreografía con un ritmo muy vivo pero que sin embargo no logra llegar a un apoteosis final quizás necesario para el final de la actuación.
Dagoeneko denok dakigu Bilboko Kafe Antzokia hilabetez itxita dagoela eta 2000 euroko izuna ordaindu behar duela seguritate arazoak direla eta. Dirudienez, arazo honek Kafe Antzokiaren jarraipena bera jarri du eztabaidan, udal ordenantzek ez bai dute aukerarik ematen seguritate arazoa konpontzeko ireki behar den ate berria zabaltzeko.
Hummm! Atxaga eta argazkiak,… interesgarria iruditu zitzaidan eta hor noa.
FNAC Bilboko dendara sartzerakoan erakusketaren "aperitif" moduan argazki batzuk, besteak Forum-ean. Sarrerakoak desitxuratuta bezala aurkitu nituen, argiztatze txarra eta textu eta argazkien arteko erlazioa oker jarrita zegoela iruditu zitzaidan baina … bueno… Argazkiak Duplantierren estiloan, zuri-beltzean, difuminatuta. Asko ederrak.
Forumera abiatu nintzen eta zer zen hura! Ume piloa, zarata. Nire irudikoz oso desegokia erakusketa baterako. FNAC-en ikusitako nire lehenengo erakusketa izan da. Horrelakoak dira guztiak?
Egia esan Bilboko FNACera sartu eta gehiago ematen du MediaMarket bat KULTURA dinamizatu nahi duen toki bat baino. Horretan Txetxuk eta Julenek izandako sentipenekin guztiz bat nator. Zuek zer deritxozue?
Junto a la exposición "Sorolla. Visión de España", podemos encontrar en el Museo de Bellas Artes de Bilbao, y también hasta el 1 de febrero, la exposición "Nestor Basterretxea. Serie Cosmogoníca Vasca". La muestra, que ya fue programada en el museo hace treinta y cinco años, recoge con espíritu renovado y perfecta presentación, 18 esculturas en madera y bronce, así como máscaras de la serie "Ilargi Amandrea" y algunos bocetos de esta serie.
Nestor Basterretxea, uno de los grandes de la escultura vasca junto con Chillida y Oteiza, realiza un intento de dotar de iconografía a la mitología vasca. Para ello se basa en los estudios de Aita Barandiarán y dota a los seres del submundo vasco de una imaginería moderna y actual realizada principalmente en el material de la tierra: la madera de roble.
En la exposición también se muestran dos películas dirigidas por Nestor Basterretxea y Fernando Larruquert: Pelotari (1964) y Ama Lur (1968), y un documental sobre el escultor.
Por otra parte, os recuerdo que en el parque de la "Lamera" de Bermeo podeís disfrutar permanentemente de las réplicas en bronce de esta Serie Cosmogónica, donadas por el autor a su villa natal.
Era una de las cuestiones que tenía pendientes y este domingo hemos podido realizar "in extremis". Se trata de la exposición "Sorolla. Visión de España" que, desde el 13 de octubre de 2008 al 18 de enero de 2009 ha estado programada en el Museo de Bellas Artes de Bilbao.
Ya a la entrada del museo se barruntaba que ocurría algo especial pues ha sido la primera vez que he hecho cola para conseguir una entrada del museo. Muchísima gente con interés en esta muestra y en la de Nestor Basterretxea. Este interés ha hecho que la muestra del pintor valenciano se prorrogue hasta el 1 de febrero. Merece la pena, no te la puedes perder.
La muestra reúne catorce pinturas que Sorolla realizó entre 1912 y 1919, y que completan un mural de sesenta metros de largo y tres y medio de alto en los que nos muestra, de una manera realista, las gentes y costumbres de la época. Las pinturas fueron realizadas por encargo de Archer Milton Huntington, fundador de la Hispanic Society de Nueva York, para cubrir las paredes de la sala de lectura de esa sociedad y por primera vez salen ahora de su ubicación original, realizándose una muestra itinerante que recalará en Valencia, Sevilla, Málaga, Bilbao, Barcelona y Madrid.
Aparte de su valor artístico la muestra puede resultar interesante también a aquellas personas interesadas en la cultura popular y en concreto a quienes interesen los trajes tradicionales pues recoge con detalle diferentes tipos de principios del siglo XX.
Una buena reseña de la exposición la podeis encontrar en Revista de Arte.
Dolores Reig-k publikatzen duen “El caparazón” blogean ikusi dut bideo hau. Oso ederra iruditu zait eta horregatik jartzen dut hemen. Vancouver Film School delakoaren ikasle den Marcelo Ricardo Ortiz-ek egindakoa da. Disfrutatu!.
Ez dakit ikusi dituzuen Espainiako Kultura Ministerioak telebistan eta beste toki batzutan erakusten ari den spot-a. Aurretik banengoen ni gogoarekin komentarioren bat egiteko baina ez nekien nola heldu gaiari. Ikusten dudan bakoitzean amorrua sortzen dit. Nola izan daiteke Ministro horrelako kanpaina bat egiten duena. Ministro jaunak ba al daki nor den Lawrence Lessig?
Honetaz gogoetak egiten nenbilela Txipiren artikulua aurkitu dut eta nik idatzitakoa irakurri beharrean bere artikulu borobila irakurtzea gomendatzen dizuet.
Atzo aukera izan nuen Benito Lertxundi abeslariak Euskalduna Jauregian (Bilbo) eskaini zuen kontzertura joateko. Denboratxo bat zen dagoeneko ez nindoala "Orioko bardoa" entzuten eta animatu ginen ia familia osoa.
Egia esan oso desberdina da holako kontzertu bat Euskaldunan izatea edo soinu trakets bateko edozein herriko frontoi batean eta hori eskertzekoa da. Gainera uste dut Benito eta bere taldea beti saiatu direla soinuaren asuntoa zaintzen.
Kontzertua borobila iruditu zait nahiz eta hasieran hotz samar hasi zen. Bere disko berriko abestiak (Itsas ulu zolia) aurreragoko beste batzukin eta instrumentalekin tartekatu zituen oso erritmo onean. Ba ziren agian bi urte ez nindoala Benitoren kontzertu batetara eta esan behar dut atzokoan nabarmen aldatuta ikusi dudala. Ez bera baina bai bere estiloa. "Hitaz oroit" diskoan nabariak ziren aldaketak eta folk melodia hutsetatik Leonard Cohen estilo baterantzako mugimendua nabaritu nion. Atzokoan jazz puntu bat ere nozitu nion, agian Juantxo Zeberio eta Angel Unzu artista handien inkorporazioagatik, eta gustura entzuten dira abesti batzuetako moldaketa berriak. Kutxo Otxoa eta Pello Ramirez korda bikoetearen ekitaldiak hunkigarriak oso, kristorenak.
Bestalde produkzioa oso ona iruditu zitzaidan, multimedia toketxoekin eta askotan entzuleen parte-hartzea bilatuz; bai txistua jotzen, bai leloak abesten,…
Kontzertu "ofizialak" ordu terdi pasatxo iraun zuen, baina denok genekien hor ez zela amaitzen gaua. Benito eta bere taldea bi aldiz gehiago irten behar izan zuten eszenatokira. Jendeak "Bizkaia maite", "Erribera" edo "Zenbat gera" entzun nahi zituen eta argi zegoen handik ez zela inor mugituko hoiek entzun arte.
Baina momentu hunkigarriena amaieran gertatu zen. Euskalduna Jauregian zeuden guztiek zutunik eta txalo zaparrada handi batekin agurtu zuten Benito, Olatz eta konpainia eta kamerinoetako bidean zirela, besaulki-patiotik publikoa "Oi Ama Euskal Herri" abesten hasi zen. Benitok hunkiturik, buelta eman eta "a capella" lagundu zien txalo zaparrada baten artean.
Txorierriko irakurleen arteko ikerketaren datuak publikatu ditu Aikor! Txorierri eskualdeko aldizkari euskaldunak eta datu benetan onak dira txostenean agertzen direnak. Hamabost urtetik gorako bost txorierritarretik lauk ezagutzen dute Aikor! eta baita irakurri ere.
Ni ez naiz txorierritarra baina lanean hartzen dugu eta irakurtzen dut, gustora irakurri ere. Esandakoa: Zorionak Aikor!
Zelan pasatzen den denbora. Dagoeneko 30 urte pasatu dira Itoiz taldeak Lau Teilatu abestia grabatu zuenetik. Zelako denborak haiek!
Hasieratik gustatu zitzaidan Itoiz. Lehenago Indar Trabes ziren. Muxikako San Romanen emandako kantaldiak (orain kontzertuak esaten zaie baina lehen kantaldiak), benetan “apoteosikoak” ziren. Gogoratzen dut Bilboko “La Casillan” emandako azkenetariko kontzertua, bertan J. C. Perezi lehen aldiz entzun genion Lau Teilaturen “eo, eo”-rekin amaitzen duen zuzeneko bertsioa eta lagunei ez zitzaigun gustatu. Denbora apur bat pasa eta azkenean guk ere horrela abesten genuen. Azkenean onartu genion.
Gerora Jose Garate “Foisis” ezagutzeko aukera izan dut eta oholtzan guretzat “krak” bat zena gizatiartu egin nuen. Mundiala da. Gora zu Jose!.
Sarean Lau Teilatu abestiaren bideo bat bilatzen ibili naiz eta piloa aurkitu ditut baina bat bera ere ez taldearena. Gehienak Amaia Monterok eta Mikel Erentzunek egindako bertsio melosoarenak dira. Horrelakoa da bizitza!
Dena den aurkitu dut bertsio originalaren karaoke moduko bideo bat. Norbaitek esan du Euskal Herrian galtzen doala abesteko ohitura, hemen daukazue aukera bat ohitura osasungarri hori praktikatzeko.
En concreto se nos muestran fotografías en gran formato de varias de las series realizadas por Soth a lo largo de sus viajes (Niagara, Dog Days, Sleeping by the Mississipi, Fashion Magazine), pero no son las típicas fotos de viaje. Como el mismo Soth comenta "...cuando hago un retrato no capturo al otro. Si la fotografía representa algo es el espacio entre el sujeto y yo.", de ahí el título de la exposición.
Las fotos de Soth resultan sencillas pero a la vez llaman la atención del visitante, hay algo en ellas que se muestra al menos, curioso, intrigante. Es una muestra que merece la pena.
Únicamente un pero. No me ha gustado la iluminación de la sala que muestra reflejos en las imágenes que hacen que, a veces, las fotos no se vean bien.
Igande honetan, Irunen ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna. Horretarako prest egongo dira Gal Stadium-a eta Urdanibia Plaza. Aurten gainera irundarrek ekintza ugari prestatu dituzte aste osorako.
Iganderako plan polita izan daiteke.
Gainera uste dut dantzariek Joselitok baino askoz hobeto egingo dutela dantzan.
Bideo haudantzan.com-eko erreferentzi bati ezker lortu dut eta benetan gauza kuriosoak aurkitzen dituzte Youtube-ko bideoetan. Hau ez da bakarra, arakatu eta harritu egingo zarete.
Si, debo confesarlo, soy fan de Ruper Ordorika. Por las letras que elige, por los ritmos que propone, me parece uno de los músicos más interesantes de la música vasca contemporánea. Carlos Tena entrevista a Ruper Ordorika para Cubainformación. Una entrevista que nunca se realizará en medios más cercanos a un músico cuya música no se programa en medios más cercanos.
Nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu, gaur Busturialdeko Dantzari Txikien Jaia ospatu dugu Bermeon. Bertan, Bakiotik hasi eta Ibarrangelurarteko eremuan dauden 500 dantzari txiki baino gehiago batu dira, eta eguraldi txarrari aurpegi gozoa emanez, eurek egiten dakitena egin dute, hau da: dantzan egin.
Izugarria da Urdaibaiko lurretan dantzarako dagoen grina eta gogoa eta baita ere umeekin urte guztian lan egiten duten dantza-maisuen ardura ere.
Bestela ezin da ulertu hain eguraldi txarra egon eta Bermeoko Artza Frontoian zegoen giroa, ikusi bestela argazkia.
Atzo maiatzak 18 Markina-Xemein, Lea-Artibaiko herri politean eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolaturik, aurtengo Bizkaiko Dantzari Eguna ospatu genuen. 100 talde baino gehiago, 3000 dantzari baino gehiago. Zenbaki makroak. Azken hogeitamar urteetako lagunak ikusi eta Bizkaiko kultura tradizionalaren egun garrantzitsuenetariko bat ospatu. Horixe zen plana.
Gainera aparteko motibo bat ere bazegoen Markinara joateko, Felipe eta Iñaki, Zerutxuko "alma materrak" omentzea. Merezitako omenaldia dudarik gabe.
Arratsaldean formalidadeak utzi eta erromeria izugarria.
Oso elkarrizketa sakona egin dio Jose Mari Velez de MendizalekBenito Lertxundi abeslariari eta Euskonews aldizkarian argitaratu da. Lertxundiren abestien tituluak gaitzat hartuz Euskal Herriaren egoerari buruzko azterketa sakona egiten du.
Azken aldi honetan Euskonews aldizkarian oso elkarrizketa interesgarriagiak egiten ari dira, gainera multimedia formatuan: textua, bideoa, hiru hizkuntzatan,… Proiektu ederra.
Urtero bezala, maiatza heldu eta udaberriko loreekin batera Euskal Herriko zelaiak eta plazak dantzarien kolore eta txintxirrinen soinuaz betetzen dira.
Euskal dantzak gustoko badituzu hurrengoko egunetan bi ekitaldi interesgarri dauzkazue:
Maiatzak 18. Markinan. Bizkaiko Dantzari Eguna 2008.
Me entero por IKTEROAK que el programa REDES dirigido por Eduard Punset ha abierto un canal en Vimeo donde se publicarán los programas que La 2 sigue programando en horas intempestivas. Es una noticia estupenda para los seguidores de este veterano programa (¡esta es la 12ª temporada!) que no tendremos que aguantar el sueño o estar atentos al grabador para poder disfrutar de los interesantísimos temas científicos que Punset nos propone cada semana.
Trasun final de temporada anterior, allá por noviembre, en el que parecía que iba a desaparecer de la parrilla televisiva, REDES vuelve con ideas e imágen renovadas.
En el primer capítulo de esta temporada nos hablan de la manipulación del cerebro. Un tema tan interesante para la cura de algunas enfermedades degenerativas de la mente, como intrigante y peligroso. Impresionante el ejemplo práctico en el que participa el propio Punset a manos del neurologo Alvaro Pascual-Leone. Para este domingo nos proponen el tema: Violencia y vida urbana.
El canal REDES de Vimeo también tiene la posibilidad de sindicar contenidos por lo que podemos enterarnos rápidamente de cuando se publican los nuevos contenidos e incluso dejar comentarios sobre lo que nos ha parecido el capítulo correspondiente. Por último, es de destacar la calidad técnica de los vídeos que aporta esta aplicación.
Beste hiri eta herri batzutako ereduari jarraituz, eta nahi baino beranduago, bihar inauguratuko da Bermeoko Kafe Antzokia (BKA). Uste dut beharrezkoa zala gure herrian kultura bultzatzaile izateko asmoarekin jaiotako honelako proiektu bat. Eredua ezaguna da: erabilera anitzeko gela handia eta taberna; beste herri batzutan (Bilbo, Durango, Ondarru) funtzionatu du eta Bermeon ere funtzionatuko duela uste dut.
Hasiera gogor dator behintzat, ekintza ugari eta Ken Zazpi taldearen kontzertua hasteko. Hain gogor ez ditut ikusi sarean, XXI.eko kultura eragile batek ez dauka webgunerik edo behintzat nik ez dut aurkitu. Hori zuzendu beharrekoa da
Agian baten batek uste izango du Josefinetako eraikina ez dela tokirik aproposena honelako azpiegitura batentzat baina uste dut Alde Zaharreko berpizkundearen fokoa izango dela, gero eta jende gazte gehiago ikusten baita lehen beraientzat ezohikoak ziren kaleetatik.
Dena den niri pena handia ematen dit Ertzilla Antzokia bezalako azpiegitura bat euki herrian eta sagu eta labezomorroen paradisu ixila izatea. Zortzi pesetatako zenbat filma, dohaneko zenbat antzerki, zenbat oroitzapen…
Beti uste izan dut zientzaren dibulgazioa eta gazteek zientzara hurbiltzeko era izan direla gure kulturaren hutsuneetako bi. Gustura geratu naiz expreski bi helburu hoiekin Irrika aldizkaria sortu dela jakin dudanean.
Dibulgazio zientifikoko aldizkari berri hau DBH bigarren zizkloko eta Batxillergoko ikasleei zuzenduta dago, eta 63.000 aleko paperezko edizioan atera da ikastetxe guztietan banatzeko asmoarekin eta baita Interneteko webgunean ere.
Oraingo honetan eta hasteko Eñaut Elorrieta, fisikari, irakasle eta Ken Zazpi taldeko abeslariari egindako elkarrizketa interesgarria irakurri dezakegu.
Bestalde bideo lehiaketa bat ere martxan dago, agenda oso interesgarri bat ere badu eta edukiak RSS bidez sindikatu ditzakezu.
Azkenik webgunea txukuna iruditu zait eta Joomlarekin egin daitezkeen gauzen eredua dela uste dut.
Gabonak pasatu berri ditugu eta aurten oso goiz datoz inauteriak. Zuberoan adibidez, hurrengo igandean, urtarrilak 13, hasten dira maskaradak. Euskal Herriaren kultura tradizionala oso oparoa da inaute edo aratuste garaian eta merezi du ekintza hauetariko batera joatea, egun pasa edo asteburu pasa. Dantzan.com-ekoek egutegi ederra sortu dute txoko ugariko inaute ospakizunekin eta baita zehatzago Zuberoako maskaradaren ospakizunekin. Aurten Aloze eta Atharratzeko gazteek prestatu dituzte emanaldiak. Bestalde Tagzanian Maskaradak egingo diren herrien mapa aurkitu dezakegu.
Argazkia, momentu onean hartutakoa, Artzubirena da.
Zarata handiegirik gabe joan da Pilar Barandiaran urtarrilaren batean bere osabarengana. Bere bizi guztian bezala, zarata handiegirik gabe.
Aita Barandiaranen iloba zen Pilar eta baita zaintzaile, zerbitzari eta idazkari ere, baina bereziki osabaren sostengu izan zen Pilar.
Gogorazen dut nola orain dela hogei urte edo holan (ez dut gogoratzen data zehatza, agian gehiago izango dira), Bermeoko Udalak omenaldia egin ziola Aita Barandiarani bere Ataungo Sara etxean. Ni orduan dantzaria nintzen eta gure taldeak proposatuta, Josu San Pedrorekin batera aurreskua dantzatzera joan ginen.
Bidaia nahiko xelebrea izan zen, "seiscientos" batean Bittor Mallabiabarrena, Poli Larrinaga txistularia, Josu eta ni. Beharbada beste batean kontatuko ditut gertaturikoak. Gaur, Pilarren hiletaren berri izan dudanean, Sarara heldutako oroimenak etorri zaizkit burura.
Etxe txikira sartu bezain pronto gela bat gogoratzen dut, liburuz eta paperez beteta. Gaiak oso interesgarriak egiten zitzaizkidan egun haietan: antropologia, etnografia, folklorea; orain ere oso gustoko ditut baina bizitzak beste eremu batzutara eraman nau. Bigarren planoan beti andrazko bat gogoratzen dut, omnipresentea bere txikitasunean, beti adi. Gogoratzen ditut berak prestatutako gailetak eta ardo goxoa.
Eusko Ikaskuntzak 1949. urtean erabaki zuen Xabierko Frantziskoren egunean Euskararen Nazioarteko Eguna izendatzea. Euskararen legeak ere 25 urte bete ditu aurten, aurrerakada izugarria izan da baina orain erabilera da erronka handiena.