SASKI-NASKI

Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - From my asteroid

MENDIAK
2008ko Urriak 27

Saibi baino txikiagoa da baina askoz ere zailagoa. Azkaineko kanteratik hasi eta gailurrerarte bi ordu t’erdian egiteko moduko mendi bidea. Bidea oso ondo markatuta dago eta hasieran pista batetik zehar abiatzen da. Ordu baten, erreka eta zuhaitzen gerizpetara helduko gara, ataka zabal batean. Hortik aurrera bidea gogortu egiten da eta beste ordu bateko igoera zuzena aurkituko dugu gure aurrean tontorrera heldu aurretik.

Tontorra ez da polita: hiruzpalau benta, Tren Ttipiaren geltokia eta Telekomunikazio zentru erraldoia aurkituko dugu. Dena den bertatik ikusitako bistak izugarriak dira. Hondarribi, Donibane Lohitzune, Biarritz, Baiona, landetako hondartza, Pirineoak, Nafarroako mendiak, Bera, Ibardin, Aiako Harriak, eta abar. Izugarria!

Beherantza egiteko bide berbera egin dezakezu edo trena hartu (12 euro).

Hemen uzten dizkizuet argazki batzuk.



MENDIAK
2008ko Urriak 20

Anboto Urkiolako Natura Parkea Bizkaiko tokirik ederrenetarikoa dugu. Bertan Anbotoko Mendilerroa daukagu, baina badaude Alluitz edo Anboto baino mendi errazagoak eta umeengan mendizaletasuna sortzeko modukoak. Adibidez Saibi mendia da horietariko bat. Nahiz eta ia mila metro izan, ibilbidea Urkiolako mendatean hasten badugu, tontorra ordu erdi batean lortu dezakegu eta oso era errazean gainera.

Behin tontorrera helduta ikuspegia ezin ederragoa da. Iparralde aldean itsasoa, eta Anbotoko mendilerroa. Hegoaldean berriz Gorbeia. Zoragarria.

Tontorrean gurutze erraldoi bat aurkituko dugu, errepublikarren alde hil ziren gudarien omenezko oroitarria.

LEKUAK, MENDIAK
2007ko Azaroak 12

Arg.: Josu Orbe. 2007 Udazkena niretzat beti izan da urtarorik politena mendian ibilteko. Julenek pedalei eraginda ekiten dio. Nik tubularrak baino gahiago mendiko botak ditut gustoko.

Igandean ibilbide berri bat aurkitu dut Gorbeialdean. Muruan hasi, Azero menditxoa igo eta gero bueltan Mairulegorretako kobatik berriro Muruara. Oso astiro joanda 3 ordutan egiteko bide erraza.

Ibilbidea  Muruako Harrobian hasiko gara. Bertan harrobi zaharra atsedenleku bihurtu dute eta zelai ederra eta mahaiak daude.

Igoera Zubialde errekatxoaren albotik doa, gorantza ekin eta pago artetik Azero mendiaren tontor lehunera (967 m) ordu beteko bidea egin eta gero iritsiko gara.

Arg.: Josu Orbe. 2007 Tontorra, belardi zabala da, ez du buzoirik, ezta mugarririk. Gorbeiako bistak izugarriak dira eta beste aldetik  Anboto sendo ikusten da Urkiola gainean. Buelta egindako bidetik egin ahal dugu baina politagoa da ezkerraldean  ikusten dugun Errekasiku basetxetik doan bidezidorretik gora egitea eta pagadi izugarri batetik Mairulegorretako kobazulora heltzea. Bidea oso estua da eta harrespilaz egindako markak jarraitu behar dira galdu nahi ez ba dugu. Hortik kobetara doan pista jarraituz Muruara helduko gara.

 

MENDIAK
2007ko Apirilak 12

El monte Anotegi de Bilbao, del que ya hemos hablado en otra ocasión, permite hacer un sencillo recorrido en una hora y media con un corto pero durillo desnivel en el que nos podemos abstraer de los ruidos de la gran ciudad y nos permite disfrutar de la naturaleza en cinco minutos.

He usado la utilidad Gmap-Pedometer para ofreceros el recorrido.

El recorrido comienza el las oficinas de la empresa Iberdrola en Larraskitu y nos dirigimos por la carretera de Irusta hasta el final de la caretera asfaltada [1]. Al final de la parte asfaltada continuamos por el caminito de piedrilla de la izquierda en el que atravesaremos varios pasos de senderista hasta el final del mismo dosde empieza una pronunciada pendiente de descenso [2]. No bajamos y giramos hacia la izquierda donde empieza una durilla pendiente hacia la cima del Arnotegi [3]. Donde encontramos los restos de un fuerte Carlista. Las vistas hacia el lado sur son preciosas con San Roke, Bolintxu, Pastorekorta y Pagasarri a la vista.

Continuando el camino llegamos al cruce con la carretera que se dirige al Pagasarri a la altura del Bar Athletic [4]. Continuaremos el descenso por la carretera hasta el punto de partida.

Un poco más de 5 kilómetros de recorrido por la naturaleza casi sin salir de Bilbao.

MENDIAK
2007ko Martxoak 7

Fácil y bonita cima cernana a Bilbao que me ha sorprendido gratamente. Con mucha menos gente que el archiconocido Pagasarri presenta en su cima una amplitud de espacios y vistas impresionante.

Ganekogorta Arraitztik. Arg. Josu Orbe. 2007 El recorrido comienza en la subida a Uretamendi que va desde Rekalde al Peñascal (Armotxa Bidea) llegando a una rotonda en la que tomaremos el camino hacia la izquierda rodeando las escuelas de Uretamendi. Al final de la gran curva está señalado hacia la izquierda la carretera a Arraitz que se dirige a la sidrería que está al final del recorrido. Tras seguir unos diez metros por esta carretera esncontramos a la derecha un paso de senderista que tomamos adentrándonos en una zona boscosa que agradablemente nos acompañará casi hasta la cumbre. Casi en la cumbre nos encontraremos con La Fuente del Soldado y un área recreativa que cuenta con mesas, juegos para niños etc. siguiendo recto nos dirigimos al ultimo repechito que con la vista del fuerte carlista nos sugiere que hemos llegado a la cumbre, 349 metros y una hora escasa de camino.

Eretza Arraitztik. Arg. Josu orbe 2007 En la cumbre las vistas son impresionantes, hacia el Norte el Serantes, el puerto de Bilbao, el canal de Deusto, el cordal de Artxanda. Al fondo Jata, Sollube. Más al sur el Monte Abril, El Vivero y Oiz. Siguiendo la vista panorámica divisamos el macizo de Anboto y más cerca Malmasín y Arnotegi, divisándose claramente toda la subida desde Larraskitu a Igertu. Seguimos con Ganeta, Erreztaleku, Ganekogorta y cerrando el círculo el imponente Eretza. Es una cumbre muy abierta y apenas hay arbolado lo que la vista agradece.

 Para el descenso se puede elegir el mismo camino pero, ya que no conocía el terreno, he decidido bajar pos el camino que se dirige a la sidrería y luego por la carretera. Total unas dos horas de camino hasta llegar de nuevo a Rekalde.

MENDIAK
2006ko Azaroak 26

Bilbok duen ezaugarrietako bat mendiz inguratuta egotea da. Horregaitik deitzen diote "El Botxo". Horrek egin du baita ere  Bilboko biztanleen artean mendizaletasun itzela egotea. Egia esan niri izugarria iruditzen zait Bilboko hiri batean bost edo hamar minutu ibiltea eta mendi inguru lasai eta zoragarrietan murgiltzea. Inguru hauetatik Pagasarri mendia da jende gehien biltzen duena, baina gaur Arnotegira igo naiz bake apur bateren bila, ze igandetan Pagasarri jendez gainezka egoten da.

Nire ibilbidea Bilboko San Adrian auzoan hasten da eta behin Iberdrolako bulegoetara heldu eta gero ezkerretara Irustako bidera egingo dugu. Irustako bide asfaltatua amaitzen denean eskerretik jarraituko dugu bidea eta Malmasin eta Buia auzoa ikusten dugunean bidexkak beherako malda hartu baino lehen eskumako bide aldapatsua hartuko dugu. Poste elektrikoek markatzen digute bidea. Gero antena zuri-gorri baterantz abiatuko gara eta bere azpian Oskortako atseden lekura helduko gara. Bistak izugarriak dira eta Serantes, Jata, Sollube, Oiz, Malmasin, Gorbeia, Upo, Pagasarri mendiak lagun izango ditugu bide osoan.

Itsasadarra. Arg. Josu Orbe. 2006 

Behin Oskortako atsedenlekura heldu eta gero gezi bat ikusiko dugu "Castillo 12 min." esaten duena. Berari jarraituz eta aldapa gora egiten duen bidexka bat jarraituz hamar minututan helduko gara Karlisten gerratako gaztelu edo gotorlekura. Bertan dago Arnotegiko buzoia.

Gaztelua. Arg. Josu Orbe. 2006 

 Aurrerago jarraituz "Bertize geodesiko" zuria ikusiko dugu eta bertatik San Roke, Pagasarri, Ganeta, Eretza eta Bilboko Itsaadarraren bistak izugarriak dira. Puntu horretatik aurrera jarraituz beheranzko bide hasiko dugu bidxka batetik pistara heldu arte. Lehenengoko gurutzean eskumatara eta bigarrenean eskerretara eginaz pistatik Pagasarrira doan bidea aurkituko dugu Athletik taberna dagoen inguruan. Bidea jarraituz San Adrian auzora helduko gara bi ordu inguruko  ibilalditxoa egin eta gero eta Bilbon bertan.

LEKUAK, MENDIAK
2006ko Urriak 14

Udazkeneko eguraldi onak lagunduta Jaizkibel igotzeko aukera izan dugu. Mendi hau Hondarribia [es] eta Pasai Donibaneren artean altzatzen den mendia dugu.

guadalupeko Ama. Arg.: Josu Orbe, 2006 

Igoera Guadalupeko Ama Birginaren elizatik hasi dugu eta Paradore arteko ibilbidea egiteko webgune honek azaltzen duen bidea jarraitu dugu. Bide hau zoragarria da eta paisaia izugarriak agertzen dira zure begietan, ematen du hegan zoazela Hondarribiko aireportura heltzen diren hegazkinen gainetik.

jaizkibel I. Arg. Josu Orbe, 2006  Jaizkibel II. Arg. Josu orbe, 2006

Behin Paradorera helduta (ordu bat eta erdi, oso astiro paisaia gozatuz) eskerrera jotzen dugu eta aldapa baten ondoren azken mendi lepora heltzen gara pixka bat muinotik jarraituz buzoira heltzeko (beste odu erdi bat oso pausu lasaian).

 

Jeitsiera egiteko bide berbera egin dugu Paradorerarte, bertan orientazio taula bat aurkitu dugu eta gure aurrean agertzen diren mendiak identifikatu izan ditugu (Larrun, Aiako Arriak, Ori,…), aurrera eginez Carlisten dorreetatik pasatuz, mendiaren lepo guztia ibiliz, aintzano trikuharriak aurkitzen dituzu, behin azken dorrera (Erramu Dorrea) heldu eta gero aldapa oso gogor batean aurkitzen zara eta beehan ikusten duzu Guadalupeko eliza gure ibilbidearen amaiera (Hiru ordu hasieratik). Bueltako bide honetan beti duzu aurrean Txingudiko badia eta ezkerrean itxaso zabala.

 Txingudi. Arg. Irune Orbe, 2006

Eguraldi argiz izanez gero Landetako hondartza guztia ikusi dezakezu. Niretzako mendi honek eskeintzen dituen bistak eta giroa ezinbestekotzat egiten dute igoera. Hau da, Jaizkibel igo behar den mendia dela deritxot.

 Bazkaltzen Hondarribin geratu ginen eta Kaiela Taberna (Kaiela Itsasargia, 4) aukeratu genuen horretarako. Eguneko menua (9 euro) eta plater konbinatuak eskeintzen ditu oso prezio onean.

 Ondoren herria bisitatzen pasatu genuen arratsaldea eta izugarri polita iruditu zitzaigun eta bisita merezi du. Arrantzaleen auzoa, Paradorearen plaza, Obispoaren plaza, Alde zaharreko plaza eta abar. Bestalde Hondarribiko portu barriko aldea ere gustatu zitzaidan nahiz eta Benidormen antza apur bat izan, oso ondo urbanizatuta zegoela iruditu zitzaidan.

 Hondarribi I. Arg. Josu Orbe, 2006   Hondarribi II. Arg. Josu Orbe, 2006