SASKI-NASKI

Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - From my asteroid

Weblog honek, Eguzki-Sistemako asteroideek bezala, munduari begiratzeko ikuspuntu bat nahi du izan. Kanpoko sistema erreferentzial bat, horrela askatasun osoz aukera ditzaket bai gaiak eta bai iritzia ere.
 
Asteroide honen izena SASKI-NASKI da, bere esan-nahi osoarekin. Hau da, ez dakit zertaz hitzegingo dudan, norekin eta ezta noiz ere; beraz benetako nahasmenean ez jausteko hiruzpalau gaitxo aukeratu ditut: lekuak, liburuak, pelikualak. Dena den benetako nahasmena lortzeko ere izango dut aukera; horretarako edozein gai jorratzeko prest nago. Dena den badago asteroidearen beste bertsio bat, hain modan dagoen 2.0 bertsioa non gai jakin batzuk jorratuko ditudan: Hezkuntza, Teknologia eta Informatika baina euskaraz bakarrik. Nahi izanez gero hemen ikusi dezakezu SASKI-NASKI 2.0 bertsioa.
 
Asteroideko presidentea errege baten moduan bere tronoanAsteroide honetako Erregea edo hobeto esan beharko genuke Presidentea (ze asteroide hau Errepublika bat da) Josu Orbe Benguria da, Bermeotarra izatez baina Bilbora exiliatua.
 
Asteroideko Konstituzioak aurreikusten duenez biztanleek Presidentea bozketaz hautatzen dute lau urtean behin; baina asteroidean, hain txikia izanik, ni bakarrik bizi naiz eta nik nire burua aukeratzen dut. Dena den lege guztiek bezala Konstituzio hau aldatu daiteke. Edo ez?
 
Asteroideko hizkuntza ofizialak munduko guztiak dira baina erraztasuna dela eta euskara, espainola eta ingelesa erabiliko dira maizago. Dena den italieraz ere egin ditugu saiakera batzuk, nahiz eta Atxagari kopiatutakoak izan.